Jainkoa aundi
O Jaun, gure Jaun!
Zure izena bai arrigarri
Lurbira osoan!
Kantatzen dizut, zure aunditasuna
Goratzen baita zeruen gaiņetik.
Aur mutu ta bularrekoen aotik,
Gora-deia atera dezu etsaiak lotsatzeko,
Izterbegi ta arerioak ondatzeko.
Zure zerua ikustean,
Zure beatzak egiņa,
Zuk irazan zenitun
Illargia ta izarrak,
Zer dezu gizona, Zu artaz arduratzeko?
Edo-ta gizasemea, Zu artaz oroi zaitezen?
Jainko bat baiņo ozta txikiago egin dezu,
Ospe ta deduzko buruntza eio diozu;
Zure esku-lan guztien gaiņ agintza emanaz,
Guztiak bere oinpean jarri dituzu:
Ardi ta bei-idi guztiak,
Baita lurreko pizti guztiak ere,
ta ur-zidorrez dabillen guztia.
O Jaun, gure Jaun!
Zure izena bai arrigarri
Lurbira osoan!