Emakumearen urte internazionala [Bertsotan]
Lazkao Txiki - Azpillaga
Lazkao Txikik
Ik Azpillaga ongi badakik
zer gauza duten agindua.
Al baldin bada bear genduke
gai ori zerbait astindu;
emakumeak jarri dutenen
geiegi zertako mindu.
Urte onetan nai omen ditek
giza legeetan berdindu
Azpillagak
Emakumien jokera ori
ni ere jakinda nago.
Len ere buru tentia dute
ta oraindik nai geiago.
Emakumeak agindutzean
uste-u dala ederrago.
Len ere berak agintzen dute
zertako eman geiago?
Lazkao Txikik
Nork agintzen dun garbi ez dakit
ta nai dute alegindu,
agintaritza berak artuta
goi mailletan atsegindu;
baiņan txikiak duen buruak
ori onartu ezin du
Jaunak ezberdin egindakoa
guk orain nola berdindu?
Azpillagak
Agindutzea emanarekin
gu ez gerade minduko,
zein famelitan emakumeak
len ez zuan aginduko?
Ni zigur nago gerora ere
ez degula berdinduko.
Lazkao Txiki len beldurrez zan
oain bai, ez da ezkonduko.
Lazkao Txikik
Gizonen mende emakumea
orain arteko guztian
ta ortat aurrera jarri nai dute
agindutzeko ustian.
Nere iritzia, o senideak!
aitortuko det itz bian:
eskubide ori onartuko det
soldadu joaten astian.
Azpillagak
Emakumeak agindutzea
litake gure fabore,
joan dan urtetan bear dan tokitan
ein dute ainbat ohore.
Agindutzeko bizioa artuten
bai egin ere dotore.
Orain artean alkate ziran
ta laister gobernadore.
Lazkao Txikik
Ondo dagola, ala omen da
geientsuenen iritzia.
Eta ni ere lortuko dala
nago ia sinitsia.
Beraz andria zertan artu nik
len izanikan txikia.
Ori ola bada askoz obe det
mutilzar gelditutzia.
Azpillagak
Berriketa bat eskatzen zuen
emakumien biziak.
Kategoria nunbait badauka
munduai agindutziak.
Ia mejoratzen dituzuten
gerorako justiziak
eta pixka bat aitatu ere bai
bizar ta ille luziak.