Gaztelu Elkartea
Izeta, Mariano
Azken nafartarrak borrokatu zineten
Amaiurko Gazteluan,
Erresumaren askatasuna galdurik
zuen odola ixuriz guduan,
Hortaz oroitzapen hunkigarria
daukagu geren bihotzetan,
Amaiurtarrek oroitarri berria
eraiki dute zuen ohoretan,
Eta oraiko nafartar zintzoak
bildu gara horren inguruan.