[Bertsotan]
Izazelaia, Jon Iņaki - Sarasua, Jon
IZ.
Ni ikasletzat jarri naiz eta
Jon jarri da maisua,
hau egoera txistea degu
hau mutikotxo gaisua,
marea ere goraino dago
kolpetik orain ixua,
itxura denez opor hauetan
gora egin du pisua.
SA.
Gorputzez fuerte dagona baina
tiratutzen ez dakina,
honek ehun kilo badituela
denontzat gauza jakina,
txalupa ondo arrimatzen du
pisuaren eragina,
hire pisuaz hondoratzen dek
trainerurikan haundina.
IZ.
Arraunen biok aritzen ginen
lehenagotikan jo ta su,
ta nere aldez gorputzetikan
pisu gutxi daukazu,
eta igeri ez dakidala
lehendikan badakizu,
horregatikan bizkarren hartu
eta eraman nazazu.
SA.
Nik ere asko ez dakidala
nahi dizut adierazi,
honek ez daki eta ni nau
gainen eraman arazi,
arraunen sartu aurretik beti
errejimenean hasi,
ta itsasora hurbildu aurretik
igari ondo ikasi.
IZ.
Nere gustoko osoa ez da
nere lagunak esana,
nola hain gaizki jarria dezu
batelean lagun dana,
bizkarren hartu ez nau nahi eta
beretzako hori zama,
ez zen hau gerta inoiz egingo
eukiz flotadore bana.
SA.
Flotadorerik hemen bertan ez
det ikusten ta ez dago,
ta nik bakarrrik igaritea
askozaz nik det nahiago,
egingo dezu uretan hortxe
hainbat irauli ta trago,
ikusten nago izango dela
beste ito bat gehiago.