Begoņako Ama Birjiņa miraritsuari
Iza Agirre, Luis
Goizaldeko izar, zoruko argiya,
Jesusen Ama Santua,
Aita Adanetik gaur arteraņo
Lurreko danen bidia:
Ichas-gizoneon errukiorra,
Sari guztien saria,
Betitasuneen argitasuna,
Sion mendiko loria;
Gaur ona datoz lau aizetatik
Erromeiturrak Zugana,
Bizkaiko seme leyalak pozik
Egingo dabe al-dana.
Izande bere oneen artian
Euskal-neurtzale azkuna,
Banator emen, biotzeko Ama,
Kantaten zure osana.
Gorozikako mendi gaņian
Bizi zan Munabe jauna:
Echetar danak arpegiyetan
Badauke osasun pozduna.
Auzoko iņork esango ez eban
Pozaren azken eguna
Areek eukela, bada eriotza
Etorren isil ta illuna.
Negu zan. Danak edur ta izotzez
Euazen zuzpilkadurik:
Amai bakuak gabak, euskisa
Egunez laņoz barturik:
Eche barruan zizpiriyuak,
Ez esan iņor puzturik.
ĄA! ze egunak ikusi zian!...
ŋZeņek ez euki damurik?
Neskato eder galanta asi zan
Oyan gaisorik jaustera:
Estul gogorra, arnas itua,
Agertu jakon batera.
Alegin asko egin zirian
Nairik beraren osaera:
Alperrik danak, bada juan zan
Jaungoikoaren aurrera.
Morroi gaste ta echeko andria,
Ostera zian gaisotu.
Gora ta bera, echeko jaunak,
Nai arren ezin ganotu;
Gachan billurra auzoko echetan
Dan danak dabe esagutu.
Aideak, lagun, adiskidiak...
Ez dau nai iņok osatu.
Aste barruan biyak juan zian
Bestera mundu onetik,
Zelan daguzan semia eta aita
Esan ez neiek emetik.
Umechuari gaisa ostera
Esurri jakon amatik,
Arin baņo arin urteingo Ąai! dan
Azkenez bizi bidetik.
Azur utsetan gelditu zan da
Osagilleen ustian
Miņak eta otzak ainatuko eban
Biyamonera sartsian.
ŋSinistu leike aitan biotzak
Zelan estutuko zian
Oneck entzun da? Larri bai eukan
Biziya neure ustian.
Job santuaren dirudi osua
Aita ak eukan orduan
Aurra ikusirik eriotzaren
Atzamar bisen orduan.
Bego-oņako Birjiņa amaren
Laurkandi baten albuan
Belaunikotik jarri ta, olan
Diņo, arimako estuan:
Neure biotzeko Ama maitia,
Kristau gustien kutuna,
Ongo eskariya entzun eidazu
Errukitsu ta biguņa:
Kendu eiyozu aur gaiso oni
Eriotzaco azuna,
Emon eiguzu gaurtik aurrera
Daņok premiņa doguna.
Mundu onetan ez daukat, Ama,
Nori biurtu begiyak,
Egizu gaur ba mirarichu bat
Lenago eginik andiyak.
Eskintzen deutsut erromeriyan
Begoņarano jun biyak
Osatu urten, oņez igon da
Musutu oņpeko arriyak.
Biyamoneko goiz-inguruan
Aitari aurra begika
Bistua, pozik, dakuz batera
Izerdi ugari tantaka.
"Aitachu esue" ostaz dinotza
Gorputza dauka dardaka,
"Aitacho sano", badago bada
Beruan beruz itoka.
Ordurik ordu, egundik egun,
Umiadua obian,
Sinistu eziņaz, erdi zorurik
Danak badabilz echian.
Ao batera, ez dala ikusi
Diņue ureek lurrian
Au bezelako miragarririk
Adanen seme tartian.
Agorrillaren goiz eder baten
Ama Birjiņa egunian
Oņez ta orlozik aita semiaz
Jarri zan ate aurrian.
Pozaren pozez negarrez aita,
Semia barre betian,
Biyok sarturik eleiz barruan
Altaraņo eldu zirian.
Aita aren esker biotzekuak
Ebela eruan zerura
Birjiņa Amaren angeruchuak
Ez dot nik euki ardura.
Orduko umia gizon egin da,
Onche juan da ichasora...
Birjiņa Amaren dirudi ederra,
Eman eiyozu pozgura.