inprimatu
Mendiyan
Izenburua:
Mendiyan
Sinadura:
Iturriberri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturriberri

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
853.zk.
Orrialdea:
2

Mendiyan

 

Iturriberri

 

 ¿Nola choriya arkitutzen da

 Dagoenean kaliyan,

 Kanta eta kanta oso alairik

 Isiltasunen erdian,

 Bere kantacho politarekin

 Biotza lai poztutzian?

 Ala ni ere arkitutzen

 Nagoenean mendian.

 

 ¿Nola bildocha oso umillik

 Arkitatzen da zelaiyan,

 Eguzki ederrak gauza guztiak

 O soro argitutzian,

 Eta illargiya ikusitzean

 Zeru urdiñ-urdiñian?

 Ala ni ere arkitutzen naiz

 Nagoenean mendian.

 

 Mendiyan jayo, mendian asi

 Mendiyan beti bizirik,

 Menditikan, bai, atera ezkero

 Ez da neretzat, ez, pozik;

 Eta, mendiyan pakea, bai, nik

 Bakarrikan arkiturik,

 Nere bizian, ez deinai, ez, ez,

 Atera iñolaz menditik.

 


inprimatu