Katu biak. Ipuia
Iturriaga, Agustin
Eche andi batean
Zituzten katu bi,
Bata Zapiron, eta
Bestea Misipi.
Biak zeuden gizenez
Lertzeko zorian;
¡Nork beste alako bi
Arkitu errian!
Maitatuak ziraden
Echean biziro,
Ayen bizia oi zan
Jan, josta eta lo.
Beti usten zituzten
Bi katu prestuak
Pakean arratoiak,
Pakean saguak;
Samurregia zuten
Gaisoak biotza
Iñori emateko
Zarpaz eriotza.
Goiz batean zeudela
Eltzean ondoan,
Lurrean etziñika
Lo gozo gozoan.
Ots andi batek ditu
Batetan esnatzen
Eta aurrera dute
Biak begiratzen;
Ikusten dute suan
Tornu burruntzia
Eta artan jiraka
Kapoi bat andia:
Erasotzen diote
Biak kapoiari
Eta dirade jaten
Atzaparka ari,
Begiak armaturik
Eta marmarraraz,
Bustana arontz onontz
Maiz erabilliaz.
Ikustekoak ziran
Bata eta bestea
Tantaka kokotzetik
Jarioz koipea.
Jan zituzten orduan
Mamiak, ezurrak,
Baita eta garbitu
Miñagaz sudurrak,
Misipik omen zion
Esan Zapironi,
Gauza bat orain zaidak
Gogoratu niri:
Jan degun ezkeroztik
Kapoitzar guztia,
Jan dezagun lasterka
Orain burruntzia:
-Ago isillik, mutil,
Dio Zapironek,
Konzientzia ori
Egiteko non dek?
Erantzun omen zion
Irriaz Misipik:
-Astoa, errepañak
Zer dion ez dakik?
Konzienziaraño
Etorri ezkero.
Mandoa nerea dek
Gerokoa gero.
Zapironek, entzunik
Zer zion Misipik,
Jantzak nai badek, dio,
Ez diat, jango nik.
Osorik utzi zuten
Biak burrunzia
Ez zikintzea gatik
Beren konzientzia.
¿Zenbat ez ote dira
Kristaben artean
Eskrupuloz beteak
Ezin dutenean
Eta besteen gauzaz
Eskrupulo gabe
Egiten diradenak
Albadute jabe?
|