Nik alegindu nai det
Iturralde, Segundo
Nik alegindu nai det
egindako promesan,
Oyartzunen egon ez zanak
ondo jakin dezan,
egun ortako berriak
nai dizut nik esan,
jendetza ikaragarria
kanpoan da eleizan
Uztapide zenbat maite dan
an ondo ikusi zan.
An alkartu giņaden
amaika adixkide
ta beste askon artian
an izan nintzan ni ere
ildako gorputzari
gu danok begire,
esanaz zu bezelakuak
gutxi zortzen dire
otoitz egiten dizut
ta AGUR UZTAPIDE.
|