Itxas gudarien eguna (Bermeon)
Iturralde, Segundo
I
Oraiņ berrogei ta bat urte
gure itxas gudariak,
zintzo ta gogor jokatu zuten
naiz ez izan ugariak,
guda ontzirik ez zuten baiņa
egizko erri zaindariak,
aiek orduan egin zutena
ez daki gaurko gaztediak,
beti gogoan izango ditu
Euzkadi gure Aberriak.
II
Arrantzarako lau ontzi kaxkar,
baiņo gogorra laukotia,
ziran Bizkaia ta Gipuzkua
Nabarra eta Donostia,
aurrean berriz faziztaren
itxasoko indar guztia,
burruka aldi baten ondoren
Nabarra zuten botia,
ta gure itxas ertza agertu zan
euzko odolez betia.
III
Zenbateraiņo maite zaituzten
nere biotz samurrian,
ez da errez esaten nere
jakinduri apurrian,
jende guztia arriturikan
utzi zenduten ludian,
zuek itxasoa zaindu zenduten
gu zaildu giņan lurrian,
txapela erantzi bear genduke
guztiok zuen aurrian.