Eibarko ikastola
Iturralde, S.
Ikastolan premia
ba-dago Eibarren,
ta egitia komeni
al'danik azkarren;
baiņa ori berez
nola ez datorren,
porta gaitezen gu
al'danik jatorren,
lagundu gabe iņor
ez gelditu arren.
Ba-dakigu diru
asko bear dala
baiņa bildu bear
nola edo ala,
zu eibartar zintzo
ta esku zabala,
jakin zazu zure
premian gerala,
Ia ikastola egiten
degun bereala.
Ikastola izango da
ESTIXA-gaiņian,
onezkero zaudete
danok jakiņian,
kaletik igo eta
zelai apaiņian,
leku osasuntsu
beti ibilli gabe
kabitu eziņian.
Norbaiti zitzaion
ondo bururatu
ortarako, dirua
nola inguratu,
taberna ipintzia
zuten aukeratu,
ta ara jun gabe
iņor ez zan geratu,
pausoa emen degu
ta ez atzeratu.
Ba-zan an naiko
neska ta mutille,
batzuek lanian ta
besteak agintzaille,
an agertu ziran
apaiz eta praille,
borondate onakin
danak laguntzaille,
orrela saia ezkero
ez da gauza zaille.
Eibarren ba-dago
ainbeste elkarte,
eta geintzunak
artu zuten parte,
gu Dorrepetarrak
ez giņan aparte,
lan auek aurrerako
indarra dakarte,
ta jarrai orrelaxe
dana egiņ arte.
Ba-dakit gure erriko
gauzak nola dian,
agertu bear dana
eduki gordian,
guraso zaarrak
olakuak ez ziran
saiatu ba'giņa gu
zaar aien segiran,
euskera ibilliko zan
munduaren jiran.
Aspaldian euskeraz
zaigu galerazi,
au emen nai det
ondo adierazi,
euskera lenbiziko
etxean ikasi,
askoi ez diote egingo
ainbeste grazi,
bestela ez dago aberri
ta ez demokrazi.
Euskaldunak euskeraz
batez jakitia
pentsa ezkero da
ain gauza tristia,
ikusi gabe oso
zailla sinistia,
nai gendukena da
berriro piztia,
erreza ez da lengo
maillara irixtia.
Emen gertau dira
gauza itxusiak,
iņori galde gabe
gaude ikusiak,
argi gutxiko egunak
ta gauak luziak,
zigortu erruki gabe,
goitik nagusiak,
onen berri ba-daki
Euzkadi guztiak.
Bertsoak or dijoaz
zuzen edo biur,
gustokoak ez dirala
jarria naiz bildur,
alegiņa egin det
ortan egon ziur,
baiņa jakinduritik
arkitzen naiz labur,
euskaltzale guztiai
biotzetik AGUR.
|