Dorrepe'ko arto jana
Iturralde, Segundo
Asto jana dala ta eztala
nua zerbait esatera,
apari artako kontuak
emen nai ditut atera,
kerten asko bildu giņan
asto koxkor bat jatera,
neuk sekula ez det ikusi
ainbeste asto batera.
Lau illabete zituala astoak
Bizkai zebillen esanez,
baiņo geitxuago zeuzkan
geroztik entzun dedanez,
guk azkenian astoa're jan
geu aundiagoak geranez,
aiņ pozikan bizi zana
amari esnea eranez.
Astotxoan ama naigabetuta
bere umean utsuneak,
ta onek geiago ezin zeran
bere errapeko esneak,
gu kupira gabe saya giņan
bai gizon ta emakumeak,
oraintxe erruki ditut nik
inguruko astakumeak.
Egi-Zarre baserrian jaiota
Egi-Zarre bertanazia,
astotxo ark bazeukan
iņor ez bezelako grazia,
txiki-txikitatikan brinko
eta arrantza egiten ikasia,
eman zitzaion errematia
etzeukan ark meresia.
Ikustekoak ziran aren jolasak
Egi-Zarre'ko zelaian,
pozik bizi zan bere amakin
bere izate alaian,
ostikotxoak bota, arrantza egin
azi, eta aundi egin naian,
ta il egin zuten bera
orduen bizi zan garaian.
Apari artan gu danak
gogotik giņaden zaildu,
izan ere ainbeste jatun
Dorrepen giņan bildu,
bere aragi eta ezurrak
danak giņuzen maspildu
orduan arrantzaz asitakoak
oraindik ez dira ixildu.
Izan ere aiņ zegoan goxoa
ta aiņ zegoan samurre,
oraindik askok esaten dute
jango nuke nik gaurre,
danak gorri-gorri eginda
orduan ez giņan asarre,
urrena ere beste bat ekarri
José Luis Egi-Zarre.