Agurra
Iturralde, Shegundo
Gaur goizian onutzarako
etxetik aldegitian
nere pentsamentua zegon
Ibarra erri politian,
lagun batzuek Amerikara
zijoaztela jakitian,
esan genduen bazkari baten
danak alkartu gaitian,
Izarra izeneko elkarte
txoko polit maitian,
mutil zar talde jator au
pozikan juan daitian,
derriorrez egin bearreko zan
bazkari au nere ustian,
pozik izango gera berriz
zuek ostera ikustian,
ta beste bazkari bat egingo degu
Amerikatik etortian.
Erdi txoratzen arkitzen naiz
nere lagun jatorrakin
ta zer esan ezin asmatu
nere pozaren pozakin,
jatortasun au ikusi eta
nai nuke zerbait itzegin,
danari ondo egiņez
ta iņori ez utzegiņ,
egizko dotriņakin,
au zeņek egiten degun
orrela bizi bear genduke
nai nuke nik iakiņ,
zintzoak izan gaitezen
geure erri ta euzkerakin,
ta azkenik danon izenez
agur nere biotzakin,
agur, Manuel Biktoriano ta Timo
agur, Eusebio ta Sabiņ.
|