Ikastola bat Senperen
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin
1
Auzo herritarreri harturik etsenplu
Senperen ikastola idekitzen dugu
Gure haurren geroaz axola baitugu
Arbasoen mintzaira nai dugu beiratu
Eskualdunak eskuara ikasi behar du.
2
Orai arte eskuara etxean ikasten zen.
Hizkuntza bat bezala orai da ikasten:
Lehenik hitz egiten gero irakurtzen
Azkenik ixkribatzen haurra da ohartzen
Teknika berriekin zalu zaio sartzen.
3
Eskuarain beiratzea ez da xorokeri.
Baitezpadakoa da gauz balios hori
Debaldetan delare aitzen da zonbeiti
Eskualdun populuak bermatuz lan hori
Indarra du emaiten bere arimari.
4
Eskuararen geroa lanjerean dago.
Ez dugu zen behar ezazol ta lazo.
Erdara ikasten da bai errexkiago
Mintza gaiten eskuaraz gero-ta geihago.
Eskuara galduz geroz Senpere akabo.
5
Senpertarrek ez dugu ez hainitz ikasi
Nahiago gintuzten gu zozo ikusi.
Hortako sartu zauzku arrotzak nagusi.
Mintzaira eta bertze dauzkute nahasi.
Zerbeit eiten ordu da norbeit dadin hasi.
6
Hamar familekin da ikastola hasten
Heur ttikiek eskuara hor ikas dezaten
Eskuara bizi dela froga da agertzer
Ikastolak badire herritan betetzen
Gure eskuara ez da ez oraino hilen.