[Urruņa'ko bertsolarien batzarreko berri]
Larreko
Bazko zaar ere zen berezi eguna.
Denek entzun ginezan kantuz eskualduna.
Ikusteko nor daiken aurten txapelduna.
Joka-tokia zuten: Lapurdin Urruņa.
Nork obeki goretsaz "Juan Basurko zena".
Amar orenetan zen meza kantatu.
Zoko-ko Jaun-ertorak zuken predikua
Segur otoiztu dute Jaun boteretsua
"Basurko-ren" arimak ar dezan pausua.
Aingeruen erdian gozatuz zerua...
Bear zuten goretsi Juan Basurko zena.
Irun dar bertsulari aurten il zaukuna.
Ainitz obra bazuen koblaka egina:
Jesusen bizi eta San Iņigo-rena:
Bertze obrentzat zuen izan ainitz prima.
Bear zuten kantatu eskuararen alde.
Baditugu ortzeko guk or zonbeit xede:
Etxen eskuaraz mintza aur ta gazter ere;
Eskuararen etsaiak neskatxa oik dire.
Galtzen ari daukute oartu-re gabe...
Paris-erat juaiteko berexi dituzte:
Xalbador-ta Baserri, Mattin, Uztapide.
Oxobi ren omenaz kantatuko dute.
Andik bat jinen zauku xapelaren jabe.
Urbiltxago izan-ta kurios nindake...
Eske era ohore Jaun Ernandorena.
Nai duzu sustatu ai zuk eskualduna.
Guziz kantuz artzeko doaina duena:
Moldatuz Urruņa-ta Paris-ko eguna.
Goresteko juan zauzkun arimen omena.