Udazkenari
Larreko
Ez da astorik ez dakiñinik ¡o, udazkena!
Zu zerala urte-arorik ederrena
Alaz guziz olerkari oberenak
Zuregatik esan ditue zakurrenak.
Bazter guzik urre gorriz jantzi dira
Kuku, bero eta autsak juan ziran
Lo asti asko, lanian alderantzira
Garo orbel ausarki zerri azpira.
Iturriak erruturik marmarrian
Mandiyoa beteta lur-Jobiarrian
Iñauzkiña erruz degu ekarria
Simaur asko ukulluen baztarrian.
Izan arren sasi-olerkari zarpalla
Ez daukat-ba etorria oso zalla
Zaudetenak Parnasoko goiko mallan
¡Udazkena, jaso zazute mutillak!
¡O, udazkena! ez da olerkaririk jaio
Egin dubenik zure alde ainbat saio
Bakoitzari beria eman bear zaio
¡Olerkarik zentzuratu! ¡¡zer arraio!!
Altzo.