Senperen: Karrikan eta baserrian
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Pertsu batzuek behar laizkela egin batean Erkazti
Eta ezin dut errefusatu herriko langile bati
Ari zarezte azkar lanean karrika edertzen beti
Gu aiseago ibili gaiten hor goiti eta beheiti
2
Gure karrikan trotoirrak ziren gudronez egin berriak
Itxuraz ziren ilunxko eta orai ditugu gorriak
Gaurko mendean egiten dire bai obra miresgarriak
Trotoir ferdekin ditu bideak Artziringo baserriak
3
Bide buruan markatzen balitz nun kausitzen den Artzirin
Ibarrrun gabe kartier bat da Gurutzeko maldarekin
Frango eremu luzeak ditu etxe multxo on batekin
Presondegi bat iduri du gaur dituen bide hoiekin
4
Artzin gainetik bada bide bat lehengo modan espresa
Zilo ttikirik ez da ageri, dena da ur eta basa
Trakturrek ere hikatu eta hor egin behar gau pasa
Leku ikusten izatua da herri gizonen karrosa
5
Ibarrundarrak Artzindarrekin beti ginen gurutzatzen
Gaur nekezago gare egiten, bide bat galdu ginuen
Bide komuna laharpean da, xoriek dute kantatzen
Karliereko jendentzat eta Jainkoa dute goresten
6
Jainko maiteak eginak gaitu haundiak eta ttikiak
Denek dezagun elgar lagundu eginez ahal guziak
Bainan ttikiak, askoren begiz nola gare ikusiak?
Inpdsak eta paga lanentzat ez go nihoiz ahantziak
7
Senperen dire bidetan egin obra eta lan haundiak
Gaurko tresnentza behar bezala errebide ta zubiak
Artzinen ere langile eta tresnak dire etorriak
Behar duena iragan dadin idekitzen-tu herriak