Semperen
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Ohartu ere gabe juaiten da dembora.
Ni haurra nintzelarik orhoitzen naiz nola;
Semperen, pertsulari; Matxin Irabola.
Aurthen hoitamar urthe oi juan zitzaukula,
Jainkoak galdeginik han bere ondora.
2
Matxin zenak bazuen talendu haundia.
Aise kantuz hartzeko dohain berezia.
Nork edo nork izan du ezin ikasia:
Nola egiten zuen Pertsu botatzia.
Jaunak emana zion hortako grazia.
3
Gizon ixil, arraia, pertsulari haundi.
Pertsu eder emaile izatu da bethi.
Pertsutan kurritu du segur hainitz herri
Mugaz hunaindian-ta bertz-aldean gaindi.
Sempererat ohore hainitz du ekarri.
4
Ni ttipi naizelarik, gur-etxerat behin
Matxin bisitaz jin zen ene aitatxi-kin.
Ene aitatxi zena etxekandriarekin,
Azken hoik ezkontgaiak axkidea Matxin,
Xora-razi gintuen bere pertsuekin.
5
Semperen zelai hortan da lur aberatsa.
Pertsularia frangok hor utzi du hatsa.
Sempere pertsulari xapelketarentza,
Ongi laike biltzeko jende alde gaitza.
Izanez egun eder bat Semepererentza.
6
Bai agur bat zor zaio Matxin familiari:
Guziz Matxin zenaren espos lagunari,
Semia-ta alaberi, ta haurren haurreri.
Desiratzen diotet zorion deneri.
Familian izanez norbeit pertsulari...