Hernandorena Saran
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Pertsu batzuek kantatzen ari naiz abian
Nagolarik alegera, nigarra begian
Egun bat xoragarria dugu gaur Euskal-Herrian
Ohoratuz bi izar aldian.
2
Izar distirant haundia Sarako herria
Sei herri mugatzen ditu ta bi probintzia
Gainean Larrun mendia, Lapurdi da hunaindia
Bidaso ta Nafarra haindia.
3
Saratarren bihotzak du euskaraz axola
Aspaldi egina dute haurren ikastola
Gaurgoxo da haur bat kantu eta pertsu dariola
Zainetan du euskaldun odola.
4
Sara da izar lehena, huna bigarrena:
Hondarrabian sortua jaun Hernandorena
Euskadin gerla zen eta Saran ixtan bat egona
Pertsuzale ha midi, jaunen jauna.
5
Berrogoi urte baditu, zaŕon gogoratu
Pertsularientzat zuen saio bat moldatu
Mattin, Xalbador, Etxahun eta ainitz zen agertu
Omenaldi han gaur zor diogu.