Gure artzainari ohore
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin
1
Behar dugu ospatu Senpertarrek besta
Bi urte-muga betan Jaun Ertorarentza.
Arraroago denik ez ditake gerta:
Il (1) hunen hamazazpi eta hoita-bata.
2
Il hunen hamazazpi urte-muga hori
Berroi-ta hamar urte Jaun Erretorari;
Bere bizia baitu eman Jainkoari
Eginez apez eta denen zerbitzari.
3
Il hunen hoita-batn haundi-ta ederra
Berrogoi urte ditu jinik Senperera
Geroztik da Senperen gure Jaun Ertora,
Parropiako artzain apez bat suharra.
4
Il hunen hoita-seian -ta igandekari
Senperen izanen da besta eder hori.
Zor diogu ohore gure artzainari
Jaunak igorria da gu denen gidari.
5
Otoi denak zatozte egun eder hortan
Mezaren etzuterat hamar orenetan
Denak bilduko gare bai bozkariotan
Parte hartuz otoitz-ta laudorioetan.
6
Meza kantatuko du Jaun Ertorak berak
Laguntzaile izanez herritar apezak.
Inharros aldi bat du hartuko elizak
Lorios daudelarik gu denen bihotzak.
7
Parropiako obrez hainitz axola du:
Musika eta kantu berak gidatzen -tu;
Gure eskolez ere buru hauste badu
Xaharrak atxiki-ta berriak eiten-tu.
8
Berroi urtez hoinbertze obra egin eta,
Pausuko hartu gabe nihoiz bi minuta,
Bai merexitua du ongi erretreta.
Xahartzea Senperen, urus dezan pasa!
9
Ohore-ta goresmen gare Jaun Ertora!
Agian gutartean zu luzeko zira!
Jainkoak grazia bat eman dezagula
Zurekin bizi eta sartzeko zerura.