Bozak eta esnea
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Egun Frantzian
Demokrazian
Jaun batzu gure bozen ihizian.
Ezker, eskuin, erdian
Mintzaldiak nasaian
Agintz-hainitz miliian
Usaian
Guk ikusian
Hoik jelosian
Zoin lehen jarri president alkian
2
Pantxo da berme
Jakes du erne
Laborarien gizon da Gilome.
Bortz mila pinta esne
Debeku urte barne
Duenak esne aide
Bat xume.
Haundien besta
Hor da prest-presta
Ehortziz ttikia eta lierresta.
3
Boza ematen
Gare aritzen
Kontseilu-ta zindikat izan diten.
Guk ditugu hautatzen
Horiek gobernatzen
Lana egin dezaten
Da zuzen.
Ez dut sinesten
Eta ikusten
Ttikia nehork laeunduko duen.