50 urte
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Apirilain zazpian igandea aurten.
Klasa berroi-ta lauak besta du ospatzen
Berroi-ta hamar urte aurten tu egiten.
Xorta Senperekoak alegera gaiten!...
2
Herrian garen zenbeit gare solastatu,
Egun hoi hautatzeko dugu elgar aitu;
Herriz kanpo direnak tugu abisatu.
Egun goxo bat denek dezagun pasatu.
3
Gure lehen urratsa: hameketan meza
Emana izanen da gure xedeentza.
Otoitz eginen dugu galdu lagunentza;
Batto bazaiku bila gerlan frantsesentza.
4
Meza akabatu-ta Elizabidera
Denak sartuko gare zerbeiten hartzera.
Hor bazkalduko dugu bihotz-alegera;
Pertsu xahar guziak kantatuz gostura.
5
Bestak egin ditugu lehen erreforman.
Bisitatzen gintuzten orduko xixtiman.
Gure gobernariek frantses ta aleman.'
Halere ez gintuzten nihorat ereman.
6
Gure gazte denboran hemen alemanak
Lau une pasaturik zaizkigu egonak.
Orduan biltzen zuzten nihun atxemanak.
Bizirik erretzeko milaka gizonak.
7
Alemanak gan-eta Frantzian deusik ez.
Ez ginen soldado gan bai on suertez.
Gu xertatu gintuzten hantxet negu batez;
Oino orhoitzen gare orduko sarjantez.
8
Senpererat bideak goiti-ta beheiti.
Gogotik itzultzen da sort-herrirat beti.
Baita atxikimendu guti edo aski.
Xorteko lagunentzat bai partikulazki!