Aphez berriak
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Hemeretzi mende-ta berroit-hamaseian.
Apirilaren hogoi-ta bederatzian.
Hamabi aphez-gaiek Jesus bihotzian,
Ordena izart ciute kaperan berian.
2
Nahasmenduen gatik altchatzen dituzte.
Zerbitzua egina duten zombeit gazte.
Aphez gazte horiek adin hoi baitute.
Hortakotz lehentchago orden-hartu dute.
3
Zuen zorionean hartzen dut nik parte.
Agian Jainko Jaunak lagunduko zauzte.
Saindu, kartsu izaiten, biziz hainitz urthe.
Zorion-ta osasun izanez hil arte.
4
Egundik harat zaizte aphez sekulako.
Bekatoros arimen saindu arazteko.
Hortako da lurrerat jautsi Jesu-Krichto.
Bizia emaiteko gure salbatzeko.
5
Aphez gazte hoietan bat da Sempertarra.
Ferreroineko seme Dokelar Pierra.
Egun othoitz egin dut begian nigarra.
Aphez bat izan dadin: kartsu-ta suharra.
6
Zorionean dire aita-amak ere,
Ait-amekin orobat haren bortz haurride.
Zuen neke guziak ez dire debalde.
Saririk hoberenaz zitazkete jabe.
7
Agian Jainko Jaunak gazteen artian.
Adi araziko du deia ausarkian.
Izan diten aphezak, oi Eskual-Herrian,
Hil-ta zerura gaiten Jesus bihotzian!...