Mariketa eta Xemartin
Iratchet, Jean-Pierre
1
Mariketa zen mutxurdin
Eta donado Xemartin
Saran bizi Xemartin eta Mariketa Urdazubin
Ezagutzak egin zituzten Mendekostetan Sokorrin.
2
Ezkont-mina frango omen
«Sokorri» hortan sendatzen
Gure mutxurdin donadoak oraino eri baitziren
Arl ziren erran ahala arrosario erraiten.
3
Mirakulua gertatu
Elgarri ziren ohartu
Nork jakinen du nola ziren bat bertzeari hurbildu
Begietan luzasko ere behatzerat ausartatu.
4
Xemartinek begistatu
Mariketa zen gorritu
Halere ez ziren oraino mintzatzerat menturatu
Berotu gabe hortan ziren urte batentzat gelditu.
5
Urtea joan urtea jin
Mendekostetan Sokorrin
Pestetako apainduretan xut eta lerden Xemartin
Mariketa pollitenean papoan lili batekin.
6
Biak ziren ondoratu
Elgar beharrez frogatu
Mariketak irriño batez Xemartin zuen zozotu
Eta hari lehen bi hitzak zintzur-erdian kokatu.
7
Solasetan ziren hasi
Erran ere zuten aski
Orduan zen Xemartin ere muga hortan erabili
Mendekoste urrunxko zela larrazkenetik iduri.
8
Egunak joan egunak jin
Pestak ziren Urdazubin
Gure mutxurdin-donadoek nunbeit junta zuten egin
Han ziren erran tenoreko bi ttorttoilak elgarrekin.
9
Ikasirik nola egin
Airosean zen Xemartin
Gaztetua zen ere omen Nafarra xorta batekin
Mariketak hurbildu zen potta zonbeit nahiz egin.
10
Mariketa zen izitu
Ez nahiz egin bekatu
Mutxurdinak donadoari: «Presentik ere ez duzu».
Donadoak mutxurdinari : «Beharrik ez niz fidatu».
11
Orduan zituzten erran
Xuri beltxak bi airetan
Donadoa orroaz eta mutxurdina marraketan
Ezkont-mina holaxe zuten sendatu bien onetan.
12
Urteko azken beroak
Urriko haize hegoak
Sasoin hortan gora dabiltza menditarrentzat urtxoak
Eta berriz itzul-errexak ximeldu diren hostoak.