Ondorioak
Iraola, Rufino
-1-
Urte bete bat naramakien
kontu kontari bertsotan,
Uste onenez irakurleen
gogoa ase asmotan.
Ale batzuek argitaratuz
Zeruko Argia Hontan
Ixilik egon beharrekua
jardungo nintzan askotan.
-2-
Ixilik behar da jardutea,
hori nere aziua,
Txikitatikan daramat eta
hortako bokaziua
Baina ez nuen nunbait ikasi
egoki ofiziua.
Eta gero hutsa gertatzen da
bakarrik afiziua
-3-
Horrelakuak ezin idatzi
ezer asko tajuzkorik,
Aldi baten ez da egingo
nere bertsuen juzkorik.
Inoiz edo behin sortzen bada
zerbait hala moduzkorik.
Alfer gaiztorik. Ez du egingo
nere barruz haruntzkorik.
-4-
Bertsoak inoiz ipini ditut
egun baino alaiago,
Orain ere hala ari banintz
askozaz nuke naiago.
Bertsolariak izanagatik
gero eta anaiago,
puskabatean ez da entzungo
nere bertsorik geiago.
-5-
Ixildutzia izan liteke
guziontzako mesere
neri berriz jarduteak ez dit
onik egiten batere.
Atzetik txanda eske badatoz
nik ez dakit zenbat lore,
Eta balio ez deguenok
eman dezagun amore.
-6-
Bertsolaritzak iraun dezala
mundua mundu dan arte,
Ofiziua ongi dakinak
bar dezala hortan parte.
Nik berriz nola ez dadukaten
hor behar dan hain bat arte,
Jaunak, oraingoz utzi nahi nuke
langintza hori aparte.
-7-
Bertsolariak behar duena
bertsoa ongi orraztu,
Eta Herriko problematika
bitz neurtuetan marraztu.
Ofiziua ongi dakinak
hau egitea erraz du,
Baina guk egiten deguena
bertsolaritza narraxtu.
-8-
Entzun zazue bertsolariok,
irakurle ta, juradu,
Erabaki hau hartu duanak
barrenian tristura du.
Eta zuek dezuten bezala
geroaren ardura du,
Bertsolaritza berriz betiko
jolas eta oitura du.
-9-
Noren eskutan dauden badakit
bertso langintza legeak,
Bertsolariak gu gera berriz
idatz-lumaren gabeak.
Legeari erantsi ezean
gaur artikulu hobeak,
luma gehiegi ikusten ditut
etorkizunik gabeak.
-10-
Zaletasuna berez ari da
bertsotarako gutxitzen,
aurki lur jota ikusiko da
ez badiogu eutsitzen
Bide jator batetik dijoan
ez badiote utzitzen,
Lan gaiztuak izango dirade
bertso lanakin luzitzen.
-11-
Bestalde eten gabe ari naiz
beti gauza bat esaten:
«bertsolariak saia behar du
HERRIKO berri ematen,
eta BERAREN oinazeminen
salatzailea izaten,
zuek berriz bertsolari denak
sarrera izan dezuten».