Nuklear indarra
Iraola, Rufino
-1-
Deba aldetik dator berria
eta ez gaitu gu moztu.
Etorkizuna behar diote
herri maite honi moztu.
Berriro bero ekinak dira
nahiz lehen zerbait moztu
Azkenik etxe nuklear hori
egiten dela apostu.
-2-
Guri etzaigu sekula falta
malkorik edo negarrik
ez daukaguta defenditzeko
legerik eta indarrik
Uretan ezin arrairik sortu
eta lurrean belarrik
kalte handiak dakazkiela
ez dago esan beharrik.
-3-
Aspaldi hontan ez nun entzungo
garratzago dan egirik,
Bistan dagoen arazo bati
inork ez itxi begirik,
guretzat ezda ezer izango
holako ondamendirik
gaur lerden dagon amaika guzzak
ez du izango bizirik.
-4-
Zer ondorio ekar lezazken
kontuak ongi atera
On usteko ta iritxi leike
negargarri izatera.
Gero alferrik joango gera
kendutzeko esatera
eman dezagun ezezkoa gaur
debatarrekin batera.
-5-
Nuklear indar beldurgarria
ezin esan halakoa
oraindik ere gogoan dugu
Hirosima aldekoa
Amerikarrak bonba batekin
gaisoei egindakoa
berreun eta hiruroi milla
bizi-lagun hildakoa.
-6-
Hoinbeste mila hil ziradenak
beste hainbeste eritu
ikara hori oraindik ere
askok ez dute gainditu.
Neurri berdinen ez bada ere
honek arriskuak ditu.
Ta ez gaitezke hori jakinda
ajola gabe gelditu.
-7-
Batzuek dabiltz etekin denak
hil nahiez beren pertzean
Ta etxe hori finka nahita
Itxasoaren ertzean.
Herri batzuek honda lezazke
Hirosimaren antzean
Deskuido batez etxe zar hori
erbituta lertzean.
-8-
Beranduegi izan baino len
dezagun irrintzi
Gu engainatzen ibili arren
ez dakit zenbat iritzi.
Proiekto horri behar diogu
betiko ateak itxi.
Gure baimenik ez dezatela
sekula ere iritxi.
-9-
Kalte guziak ez ditut aita
baina behar dut bukatu
Gehiegi esate arren gero
ez diraten debekatu.
Nork bere hura defenditzea
nahiz ez izan pekatu.
Zuria beltza dala diote
eta guk ezin ukatu.