Nondik nora?
Iraola, Rufino
1
Beti gogoan izango dugu
San Sebastian bezpera;
historirako beste egun bat
makala ez zaigu gera,
balkoietatik zintzilik dela
debekatako bandera;
borrokarako hezia denez
euskaldunon izaera,
gehiago ere lortuko dugu
tajuz saitzen bagera.
Tajuz saiatzen bagera.
2
Nabarmen dago ze balio dun
aukerata izateak;
inoiz ez dira hoin bat mugitu
Euskadiko alkateak;
konturaturik desonra dula
honen kontra joateak,
bota dituzte beldurrak eta
jo Madrileko ateak,
baina hemengo lanak lortu du
ez hango borondateak.
Ez hango borondateak.
3
Oraindik orde gure herriak
baditu eske trebeak:
lehenbiziko aitortutzeko
dituen eskubideak,
eta urrena deklaratzeko
Fueroaren legeak,
Euskal-herria triste dagola
jakin beza Erregeak,
ez badizkio itzultzen urrun
dituen bere semeak.
Dituen bere semeak.
4
Eta gainera eskatzen dugu
Euskara ofiziala,
jakin bezate bere tititik
edanez bizi ginala;
agortu bada ere sartzean
bihotzean hain bat bala,
denok dakigu, garai batean,
bera, hutsik, aski zala;
orain berriro zabal dezagun
indartsu lehen bezala.
Indartsu lehen bezala.
5
Sindikatu bat zeharkakoa
hori da beste asmua,
behin betiko ehortzi dadin
hemen kapitalismua,
bera delako gaur eguneko
gizartearen pasmua;
alderdi batek ez gaituela
salbako daukat susmua,
eta hargatik betor aguro
euskal sozialismua.
Euskal sozialismua.
6
Gero barruan nola konpondu
hori guri dagokigu,
behar dena da ez jarraitzea
inolaz ere katigu;
organizatzen urte batzuek
agian joango zaizkigu;
zahartu eta oinezikasten
bada bai, naiko kastigu !
Baina guziak gero batera
paga beharko dizkigu.
Paga beharko dizkigu.