Iruņeako zezenak
Iraola, Rufino
Iruiņako zezenak,
zezen bihurriak,
kopeta beltzekuak
ta atze urriak;
azkar hartu diote
plazari neurriak;
erakutsi dituzte
istilu gorriak.
Plazara sartu dira
etsaiak harturik,
pikatzailerik gabe
jenioz txarturik
jendeari adarrak,
nolanai sarturik
baina ez dute harrapa
halere Markorik.
Ganaduzale ona
dugu nonbait Villa,
zezen trebeagorik
ezin leike bila;
zaurituak asko ta
ginera bat hil
harrosko itzuli da
hemendik Madrila.
Europatik barrena
dabil harremanez,
ikasi berria da
hori alemanez,
Hitler aztertzen dabil
entera geranez,
ez du bukaru behar
horrek aideonez.
Fragari kendu zion
oraingo postua,
txalma aldatu arren
berdina astua,
Fiancoren jarraitzaile
sutsu ta hestua;
ederra! izateko
fina ta juxtua.
Iruinea utzita
gero Donostian,
joku berdina dute
bat eta bestian,
eta segiko dute
bizitza guztian.
nolaz eta hemandik
bialtzen eztian.
Arrazoiz mintzatzeak
ez du balioko,
eta ez digi erraz
herririk igoko,
hasi dira botatzen
gizon bat tiroko,
aurki haioioek hil-ala
ez gara jaioko.
Gero tapatu behar
hori da jakina,
telebistatik ari
gezur da zikina,
lehen ere holako
hamaika egina,
disimulatzen dute
"k...ik" haundina.
Egunak etorri e-
ta egunak joan,
beti gauza berdina
daukate gogoan,
demokrazia jarri
itxura sendoan,
gaientik apaindu ta
zaborra hondoan.
Errenterian ere
errespetotsuak,
gozoagoak dira
sarritan otsuak;
ikara dira horko
gizon da atsuak;
Xenpelar bizi balitz
nolako bertsuak!
Herriak hainbat gauza
sofritu ditu-ta;
Gernikako su hura
dago berrituta;
Martin santu horrekin
nago harrituta,
erruduna bialtzen
du aszendituta.
Horra hamabi bertso
oraingo berriak,
Martini kantatzeko
Rufinok Jarriak,
hola usatzen ditut
ongietorriak,
goraipatzeko zezen
Villak ekarriak.
|