Idiazabal eta IVgarren Zepai saria
Iraola, Rufino
Idiazabal txoratzen
naukazu begira.
Zure jokabideak
jatorrak hain dira.
Jendea bultzatu nahi.
iturri garbira.
Ilunpetako lorak
eguzki argira.
Ai zure antzekoak
gehiago balira!
Zepairi eskeiniaz
laugarren omena,
kantuz egin diote
aurtego nobena.
Izan da txapelketa
ahal leiken onena
Bigarrengo mailako
bertsolari danena.
Zein ejenplo ederra
dan Herri honena.
Zepai hartu zenduan
zuk seme ordeko
ta maitasunik nola
etzizun gordeko
Baina behingoz gerta zan
hilen elkarteko.
Geroz egin diozu
omen bat urteko
Bertso hazirik etzan
bestela, erneko.
Azpeitian jaioa
Errezillen hazi
Oso gaztea zala
bertsoetan hezi
Herriz, herri kantuan
Goierrian bizi.
Esaera zorrotzak,
etorria bizi.
Ostatu lanetatik
ogia irabazi.
Euskal Herriak beti
dauka zorigaitza.
Garai haietan ere
jasan zun ekaitza.
ia deseginean
zan bertsolaritza
Baina indartsu zegon
Zepairen emaitza.
Zer gertako zan hura
izan ez balitza?
Zenbat behar dadukan
Euskera gaixuak.
Negar eragiten du
gaitzaren pixuak.
Baina Idiazabalek
izan dun maixuak.
zuzen eman zituen
bideko pausuak.
Gero jarrai zezaion
gazteri osoak.
Eta Idiazabalek
aintzakotzat hartu
Horra! txapelketa bat
nola duten sortu.
Bertsoa ta Euskera
nahi dira indartu
Oker dabiltzen hoiek
arastoan sartu
Euskal kontzientziaz
Herria ohartu.
Nor bere iritzian
Euskal Herrian hainbat
seta ta istillu.
Argirik gabe berriz
nahi beste krisaillu.
gogor da kaskaillu.
Herri bat ez da inoiz
inoren jostaillu.
Idiazabal degu
guzion ispillu.
|