Iya aserretuban
Iraola, Jose
-Gogoratuko aiz i
oraiñ iru egun,
onek zer gezurchuak
kontatu zizkigun.
Bada aundiyagua
askotaz dik sortu;
ira patatachua
nai ziguna sartu!
Perikok aitu dezan
gezur zelebria,
Jose konta zak berriz.
-¡Eztet nai ordia!
-¿Mutill orrengatikan
orla jarri biak?
Periko, nik neronek
kontatuko diat.
Zera, lengo batian
zereko atetik,
pasa nai omentzikan
batera bestetik;
eta zeguelako
atia zabala
¿etziran bada esan
pasa egiñ zala?
Eta ez pentsa dala
au kontu guztiya;
pasako omenuben
baldiñ da ichiya
egondu izan bazan.
¿Zer deizkiyok ori?
onek bai chinbolatzen
gaitubela ongi,
-¿Nai dek i ez aizela
ate artatikan,
zabalikan badago
pasatzen chutikan?
Baita Migel-ek ere
non dagon bazekik.
-Lajakiyok Migel-i
eta esantzak ik.
Onek bai dizkigula
ederrak ematen,
¿zergatik zeiñ ate dan
eztek ik esaten?
Demonie patatas;
Periko e! orri,
etzigukan nai ziri
charra sartu guri.
-¿Nai aldek segiduban
zeiñ dan esatia?
-Bai mutilll-Bai? kayeko
Dike-ko atia.
-Oi, oi, bazekiagu
ori orla dala,
baña uste genikan
beste zerbait zala.
|