ˇSuertia!
Iraola, Victoriano
Jakitiatik nintzan
suerte onekua,
chartel bat erosi det
loteriyakua;
bost pena pagatuta
askoren moduban,
chorakeriya franko
bildurik buruban,
eta loteri-zale
diran ayen gisan,
gabetikan goizera
aberasten nintzan.
Etziran bost gau pasa
nere iritziyan,
non lista etortzen dan
Korrespondentsiyan.
Erosi ta jarri naiz
ikusten chit kontuz,
nere modu esanaz
-seguru niok-uts.
Ontan non azaltzen dan
nere lumerua,
amabi durorekiń
bera saritua.
Lagunak chuliatzen
artu naute jiran,
esanaz -gastatzera
guazemak segiran-
ˇeta nik beste gabe
tontoki eruak,
non gastatu ditudan
amabi duruak!
Urrengo egunian
loteri echera,
konfiantza osuan
lista ikustera,
juan naiz pentsatu gabe
ezer okerrikan,
paper artan neretzat
izango zanikan.
Lumeruak pasatzen
kontuba artubaz,
biatz muturrarekiń
zintzo markatubaz,
ari naiz ikusitzen
bildur eta estu
eta pasatzerako
guziyak aiń justu,
nere lumeru-ori
billatu nai nuben,
eta azkenerako...
taka anche nuben.
|