Pedro Calderon de la Barca jaunari, bere eunkian
Iraola, Victoriano
Bide, ortikan; kendu zaiteste;
laja bidien erdiya,
iztun eder bat pasatu dedin
Pedro Calderon aundiya;
eskribatzalle atzenbagea
munduko miragarriya,
jakintzunaren goiantia ta
Espaņiako gloriya.
Gazte gaztetan lenengo lanak
zitubeneko argitu,
famaren otsak urrutitikan
apuro ziran aditu;
ŋzeiņ etzan oso etorki arren
jakinduriyaz argitu?
oraiņ argatik bere orduko
famak nai dira berritu.
Amairu urte osatu gabe
argiratu zan mundura,
gizon jakintzu aundi gaziyak
argitzen diran modura;
ŋzer etzan zortu izar berriyen
arrigarrizko burura?
ian ikusi zan izango zala
jakintzunetan bat ura.
Bere plumaren arrasto onak
kontatzen asi gerade,
argidoratu baliosoak
zergatik denak dirade;
oraiņ zeruko izarrak baņa
gorago alcha ta ere,
ezin goititu genezaguke
merezi aņa beņere.
Biltokirako eskribatutzez
noizbait gelditzen zanian,
zarri jartzen zan artikasitzen
liburu-aren gaņian;
bakardadeko leku ichiyan
ordu denetan lanian,
birtute aundiz aditutzen zan
ezin sinizta aņian.
Vega, Cervantes, Ercilla eta
orlako askoren gisan,
urrezko pluma laja ta gero
gudarietara joantzan.
Madritik irten Milan-en sartu
eta gelditu gabe an,
Espaņiako onraren billa
andik Flandes-a pasa zan.
Bera bezela, guztiz aundiya
izanik aren biyotza,
urrutitikan entzutzen zuben
erriko zorraren otsa;
beti auzarkiz fedez betea
urruņ duaz eriyotza,
apuro muestrak eman zituben
zala gudari zorrotza.
Biyotz aundiya mentzutubentzat
gudatzena beso gogorra,
jakintzuna ta beldurgabea
eta alaitzu pizkorra;
beti ezpata dardaratuaz
leiyal gudatzen zan orla,
alchatu zuben arte goi-gora
bere dierriko onra.
Felipe laubak ekarri zuben
andik denbora guchira,
etorki ura eskribatzera
beraren eche-andira,
eta azaltzen ziran bezela
goitandiayek argira,
famaren otsak laizter zabaltzen
ziraden mundu guzira.
"Bizitza dala ametsa" diyon
liburu aundi ar gatik,
ŋzer esango det famatutzeko
euskarak ez badu itzik?
Ąbaņa lan ura oroitutzian
ŋzeņek chapela burutik
ateratuta ezdu onratzen
goitandi ura burutzik?
ŋZer ziyon Schak, Schegel eta
zer atzerriko dienak,
gure erriko jakindeara
donikatutzen ziranak?
ĄAh! onratubaz lur eder ontan
zortu izandu diranak,
denaren buru autatzen ziran
beti Calderon-en lanak.
Mundu guziko miragarriya
orla bizitu izantzan,
baņa gerora bere jatorrez
aren biyotza jira zan;
animatikan chic laztanduaz
bizi berriya elizan,
bere gogoa ala zan eta,
sazerdotea egintzan.
Baņa alare dramaasle ura
etzan lanetik gelditu,
argi berriyak mundu guzira
zabaltzen zuben segitu;
doaitzu arrek irabazirik
artan ainbeste meritu,
Felipe laubak andikan zarri
onroso zuben saritu.
Errege zuzen bidezko arrek
jakintzun ura munduban,
sari on batez onratu zuben
berak merezi moduban;
bere betiko konfesorea
izendatu ta orduban,
ezkeņi ziyon biziko zala
beti beraren onduan.
Onore ura biyotz barrena
zarturik bete betean,
geroztik beti bizi izantzan
erregeakin batean;
eskutik pluma askatu gabe
orla amasei urtean,
Jaunak mundutik zeru altura
eraman zuben artean.
Mundu osoan denak dakite
Calderon izandu dala,
eskribatzalle andizkatua
eta gudari leiala;
kondairak siņez famatutzendu
iztun eder ura ala,
ezanik gizon argitzuetan
berdin gabeko bat zala.
Birtutearen modelena ta
biozberaren jabea,
beartuakin kupidakorra
ezer bererik gabea;
gaizkituaren laguntzallea
chit serbitzari noblea,
ezin bezte bat izan liteke
ura zan baņa obea.