Ostalariya eta erapekoa
Iraola, Victoriano
-Eguzkiyaren azpiyan ezta
sortu oraindik amarik,
mundu ontara eman dubenik
zu bezelako umerik.
Lau illabete pasiak dira
nere echian zaudela,
kornadurikan pagatu gabe
debalde balitz bezela.
Zuk badakizu dirurik gabe
gaizki naizela arkitzen,
zuk badakizu...
-Arrazoi dauka,
ez naiz batere arritzen.
-Ez det orrekin ezer egiten,
diruba da bietana.
-¡Zer egiya dan! ori bera da
neri gertatzen zaitana;
baña bigar...
-Illabete da
beti itz ortan zaudela
-Orrengatikan esan lezake
itz batekua naizela.
-Bakalluare aspaldiyontan
garisti ari da jartzen:
-¿Ganaru zarren kostill aundiyak
zertan ez ditu ekartzen?
Bego soseguz.
-Ez, ez, nai det nik
orain segiduban entzun,
nere echian daukazun zorra
noiz pagatuko dirazun.
-Ez dago gure echekoandria
nere ustian gaur lotan:
¿ez du jakin nai zor diyotana
noiz pagatuko diyotan?
-Itz guchi eta paga nazkitzu,
gelditu gaitian kito.
-¡Andre Martina! ez deriyela
putzu chikiyontan ito.
-¿Eta aizazu? ¿ez altzenduben
zuk bost duroko papera?
-Pelota-leku artan etzuben
fandango charra atera.
Joan naiz lengoko arratsaldian
¡baña aditu beza au!
ikusitzera blekan Chikibar,
Potono, Bega eta Brau.
Deitutzen zuten isildu gabe
amabi duro zortziren,
amar zazpiri, sei iruren ta
bestiak berriz lau biren.
An nebilkiyen biatz tartian
jiraka nere papera,
ia arrekin amar bat duro
biltzen nituben echera.
Bi tinto egiñ ta amar bosten
ziran plazako marmarrak,
eta orduban taka bostekin
or artu ditut amarrak.
Denak ain bizi tiratzen zuten,
etzan ikusten pelotik,
za Chikibarrek chetutzen zuben
artzen zubena boletik.
Brauk bi paretak eman, ta Begak
arrapa, ain da biziya:
Potonok bere kuchariakin
ekartzen zuben guziya.
Onla sufritzen orduterdiyan
pentsa beza, egona naiz,
bost durokua pentsamentura
igotzen zitzaitala maiz.
¡Ia benetan jokatzen zuten!
bost aldiz ziran igualdu,
azkenerako...
-¿Zer, zer pasa zan?
¿irabazi e?
-Ka, galdu!
Ez, ez, gezurrak dirade eta
esanen dizut benetan,
nik jakingo det zeñengana joan
eta zer egin bietan.
-Or konpon bedi.
-Iya sartu naiz
zuregatikan lurpian.
-¿Noiz pagatuko nazu bada?
-¿Noiz?
-Aizerik eztan urtian.