Okendo-ri
Iraola, V.
Jakiņagatik zure oroitzak
asko duela eskatzen,
jakiņagatik famaren otsak
ori duela banatzen,
ala dalarik, nik uskeri au,
Okendo, dizut eskaintzen:
Euskal-erriak zu goititua
zaituelako lajatzen,
euskaldun eta dierritarrak
pozturik dira laztantzen,
onra aundiko zor donakia
gaur zaizulako pagatzen.