Mullua eta Chomin
Iraola, V.
ATZO.
-Kaso, erri, Jainkuak
egun on dizula.
-Baita zuk ere ala
izan dezazula.
-¿Zer da gaur egoteko
orren bskarrikan
¿Ez alda egarritu
iñor oraindikan?
Bete basua, erri,
bete naizunian
eta eska diruba
beta dezunian.
(Eran ondoren diyo
seriyo, seriyo):
¿bakarrikan zaudela?
lez da misteriyo!
sagardo au ¡ai erri!
sinista nazazu,
bakarrik egoteko
obia daukazu.
Asperturik agudo
anche egotiaz,
pagatu gabe, joantzan
chistuba botiaz.
GAUR.
-¡Erri! luza nazazu
baso bat onuntza,
baña ez deriyela
bera izan utza,
-Ez dizu gaitz egingo
eraten dezunak,
pagatu gabe neri
len zor nazkizunak.
Gañera esantziran
andriak azpaldi
berriz ez emateko
sagardorik zuri.
-Andriaren esanak
dedanez ikusten
egiten badituzu
esan bezin zuzen,
zu izango zerade
erri, ontan nago,
ardatza bera baño
askoz zuzenago.
Ontan marmaizkoa
andikan kalera
chisturik bota gabe
gero joantzan bera.
|