Munduko lehen oihua ere
Xalbador
Munduko lehen oihua ere
Gizonak baitzuen entzun;
Gizona, oroit ote zira gaur
Jaunak zer agindu zizun?
Eginbideak orde dauzkazu
Nola len eta bai egun;
Ondo begira, agindu hoiek
Ondo betetzen dituzun.
Jainkoak egin zuen gizona,
Hain izaite atsegina.
Gure izenaren arabera
Beti biziko bagina!
Bainan ez degula unik pentsa,
Han ikusten det laxtima:
Gorputzaz gira maizenik oroit,
Ahazturikan arima.
Entzun dezala Eskual Herriak,
Entzun beza Gipuzkoak.
Gauza horiek adierazi
Behar lituzke gaurkoak.
Gizona zer den jakinda, ixuri
Izan ditut nik malkoak.
Gero betiko beraganako
Eginak gaitu Jainkoak.