III.garren itanasia
Iraola, V.
Jostatzeko izen bat,
Somatu detanak,
Zortzi justu-justubak
Ditu letra danak,
Eta bear bezela
Nastutzen badira
Gauza franko egoki
Osatutzen dira:
"Emango niyokena
"Pozikan biyotza;
"Jantzitzeko egiņa;
"Jela bezin otza,
"Illezko apareju
"Guziak dutena;
"Nezka sardin-saltzalle
"Motz baten izena.
"Ageriyan ibiltzen
"Deguna da beti;
"Deitutzen diotena
"Atso lori bati.
"Bestia da apropos
"Iltzeko egiņa,
"Bat izandu nuben beiņ
"Altzaiduzko piņa."
Eta nere guziya,
Esateko garbi,
Olez egiņak daude
Gure ganbaran bi.
Gogoan daukat ere
Nonbait ikusiya,
Iltzian lazaituta
Galdutzaz utziya.
|