I.ko somaketa
Iraola, V.
Zenbait urte oetan;
jaunak, nero bata
ona edo naiz charra
ez da beintzat palta.
Onla aditu niyon
esaten beiņ bati,
bata eta biya nai
nuke izan beti;
sarri erantsun niyon
eta erdi farrez,
arrazoi dezu baņa
probechurikan ez.
Mundu onetan diran
bandera denetan
biya eta iruba
beti dago bertan:
lauba, biya ta gero
iruba-kiņ anbat
osa liteke nozki
pasa-lekucho bat.
Lauba eta irubak,
bera dan meriyo,
frankotan utzi ditu
gizonak seriyo,
eta nola ez duben
barkatzen beņere,
ez arekiņ fiyatu
geroago ere;
Eta nere guztiya,
sinisturik ala,
ausen letzen duena
ez det uste dala.
|