I.ko itanasia
Iraola, V.
Lan ontan chit argiya
nola zeraden zu,
istantian au zer dan
asmatuko dezu.
¿Ezetz? ¡Ez gero neri
orlakorik esan!
¿Berriz? etzaitezela
beti orla izan.
Au da jarritzen dana
mayaren gañian,
eta jarri orduko
kasik geyenian
batek egiten ditu
ez deriyen aztu,
kuchare gabetanik
danak nastu nastu.
Kanibetikan gabe
beiñ edo bi aldiz,
bi puska egiten du
batek kontu aundiz.
¡Onla esan ezkero
asmatzen errez da!
puskatutzen dana da,
baña jaten ez da.
¿Limoya? ¡Nola ori
izatia naizu!
nik uste det chanchetan
ari zerala zu...
Oraindik klaruago
esango det, ara,
geyen geyenak dute
gaña gorriskara.
Eta nik modu ontan
azaldagatikan,
ez pentsatu dubela
piper gorririkan.
Isillikan esango
dizut belarrira,
(zer dan progatu gabe
asko mintzen dira).
Asmatu zazu laister
egon gabe dudan,
eta nik erregalo
on bat zuri udan
egingo dizut, bera
gusto onekua,
osabak Habanatik
bigaldutakua.
Asmatu gabetanik
etzazula laja,
eta zuretzako da
zigarruen kaja.
|