I.ko Itanasia
Iraola, V.
Ez baldin badakazu
oraiñ zer egiñik,
katibatuko zaitut
bost minutuban nik,
bai eta ere jarri
progatzeko eran,
ia asmatzallia
ontan ote zeran.
Au da gauza klase bat
eta geyenian
jartzen dana lenbizi
mayaren gañian;
gero labanik gabe
baña kontu aundiz
biatzez pikatzen da
beñ edo bi aldiaz...
¡Ez aldezu pentsatzen
kostillen bat dala!
¡aspaldiyan jana zan
izan balitz ala!
¿Zer dan galdetzen dezu
orrelako jana?...
ebakitzen da baña
ez da jaten dana.
Asmatzen badirazu
ez izan dudikan
pozik emango zaizu
nere partetikan
sortu zaizun meriyo
izen au burura
zuretzako Indoren
eche eder ura.
|