Guda, gudariak eta beren itz-bideak
Iraola, Victoriano
¿Soldadu oiek basorik baso
Zer egitera dijoaz,
Beren banderak zabaldu eta
Atabalak orla joaz?
I
Gure errira zergatik diran
Etsai gaiztoak agertu,
Goazan gu ere, goazen segiran
Geranak gosoz elkartu,
Antziñetako erramu osto
Bat ez dediyen igartu.
Utsi ditzazu nekazariya
Utsi laya ta ailtzurra,
Eztu ta larri bada errira
Balitz zerbaiten beldurra
Fedez beterik gordeko degu
Geren jatorrizko lurra.
Sortzen diranak porrokatzeko
Lantza zorrotzak badira,
Eta zer geran oroitutzeko
Guazen guztiyok mendira...
-¿Zure begiko garrak zergatik
Orla itzaldutzen dira?
-Ditut-bi aurcho ¡maite izarrak!
Bi zeru dira ederrez,
Ayek ni gandik laja bearrak
Nauka estu ta beldurrez,
Zerea geiyago ikusitzia
Ez dedan izango errez.
Nere emazte eta umeaz
Beti zoruturik nago,
Bizi gerata alkar maiteaz
Zeruan bezin naiyago...
¿Aiek utsi ta nola joango naiz
Ez badet ezer geiyago?
-Azko da eta, goazen agudo
Utzirik erabat dudak ,
Izan ez dedin berandu gero,
Gogor gordetzera mugak ,
Geren bandera ezkudatuaz
Irabazitzera gudak.
II
Sutumpen otsa, burni zatiyak
Jirabiraka su ta gar,
Dabiltzan ontan lu gerrariyak
Ichumenduak ¡zer azkar!
Bildutzen dira koraje aundiz
Purrukatutzera alkar.
Errekak ere ¡ah! Jaun, justuba!
Odolez daude beteak,
Zeru azpiya keak beztuba
Illez eztaliyak beak,
¡Orla gudatzen dira gizonak
Iñoiz ikusi gabeak!
Artean ketan ikuzten dira
Ibar, eche ta maztiyak,
Doi doi noizik bein chingar argira
Erreta edo auziyak
Eiertarako bearrik gabe
Alper alperrik guziyak.
Suertea ezin erabakirik
Legoiyak bezin furiyan,
Biurtzen dira indar beterik
Berriz bigarren aldiyan,
Mentzutu edo bertan galtzera
Guztiz koraje aundiyan.
¡Mentzutu degu! kontra ziranak
Zalantzan dirade asi,
Ezin geyago eginda denak
Oso dutenian etzi
Dijoaz armaz lur eztalitzen
Ikaratuak igesi.
Orain ezkerrak Jaungoikoari
Emanzaizkagun lenbizi,
Eta ondoren giyariyari
Duen bazela merezi
Zeren gaur guda balioso bat
Uroipen dan irabari.
III
Urrez jantzi ta agal luzeak
Ikuzten dira erriyan,
Banderaz ata lorez beteak
Zinta politak erdiyan,
Aize aldera denak jostatzen
Guztiz graziya aundiyan.
Musika eta kanpanen otsak,
Balkoi apañian damak ,
Pañuelo churiz agurka, pozak
Zoratu nayian denak,
Orla dabiltzu gozoz beteak
Erri guziyan diranak.
¡Ara non diran! ara aurretik
Guziyen agintariya,
Jende azkarra bere ondotik
Gazte ederra guztiya,
Kalian bete betian datoz.
Jendez eztaliyak iya.
Erriko jende berdin gabea
Ikusitzen da onela,
Lore politez beren bidea
Eztalitutzen dutela,
Zerutik euri jasaren gisa
Jaizten balira bezela.
¡Zer zoramena! Pozaren otsa
Urrutira da aditzen,
Gozoz beterik diña biyotza
Nola bai duen arkitzen,
¡Ez dira azko burniz lenago
Galdu diranaz kupitzen!
IV
Bukaturikan alegrantziyak
Lenaz entzuten diranak,
Orain arkitzen dira guziyak
Gozoz ibildu diranak
Indarrik gabe, zeren itzaldu
Diran lengo su diranak.
Jende guriya geroztik dago
Kanpoan eta kalian,
Sosegatuak ezin geiago
Eta guztizko pakian,
Ezer ez balitz pasa bezela
Bakoitza bere lanian.
Ontan andre bat ¡penagarriya!
Ongi negarrez asia,
Kalian dago beltzez jantziya
Triste ta penaz betia,
Aur bat besoan dubela eta
Ezkutik berriz bestia.
Urrikarriyak ikuzten dira
Sufrimentuben meriyo,
Gelditzen bada iñor begira
Eta entzuten badiyo.
Alako boza triste batekin
Onela esaten diyo:
"Aur aben aita gerrak galdu du;
"Ama penak iya illa
"Jaungoikoaren izenez dabill
"Limosnacho baten billa."