Gizona eta zakurra
Iraola, V.
Noble, zakur leyala,
Lengo arratzian,
Bil-billa lo zeguen
Bizi zan echian.
Bere nausiya ere
Deskantsu osoan,
Zurrungaka zegoen
Guztiz lo gozoan.
Etzan kinka bat aitzen,
Itz bat aitzen etzan,
Dona pakea eta
Isiltasuna zan;
Baņa or gau erdiyan
Golpe otsak sarri
Zakurra esnatuta
Ernai zuten jarri;
Zorrotz begiratubaz,
Legoi baten gizan,
Amorratu nayian Zaunkaka asi zan.
Nausiyak esnaturik
Artzen du chit estu,
Baņa aren esanik
Aditu nai ez du;
Korajez deitzen ziyon,
"Noble, isil ari,
"Bestela makill batez
"Ausikoat sarri."
Nola segitzen zuben
Arrek bere teman
Egur kozkor batekin
Zarri zizkan aman
Golpe gogor batzubek
Biziro indarrez,
Eta an laja zuben
Gaisoa negarrez.
Gero gizarajoa,
Golpez erdi illa,
Zoko batera joan zan,
Umill ta isilla,
Eta bere nausiya
Len bezela ontan,
Berriro gelditu zan
Luze luze lotan.
Bi lapur sartu ziran
Orduban echian
Eta zoko guziyak
Zaitu ondorian
Diru denaren jabe
Egin eta gero
Saltoka joan ziraden
Echetik aguro.
"Ondo portatzen dana
"Kupidarik gabe
"Askotan egiten da
"Kastiguben jabe."
|