Euliya ta ni
Iraola, V.
Euli mutur luze bat
zulatzen dubena,
goiz batian ura zan
nastu nindubena;
eskubaren gaņian
jarri zait aurrena,
gero gauza jakiņa
lantegi arrena,
zastaka zulatzia
larruben barrena.
Euliyari nik golpe,
baņan zan charrena
eziņ arrapatuba
euli nabarbena.
Belarriyan egiņ dit
zulo bigarrena;
golpe nik berriz ere
Ąbaņan nere pena
iņola ere eziņ
arrapatubena!
Ori zan neretzako
gauzik okerrena,
Ąori zulatu nauben
tronpik gogorrena,
eta far egiteko
kontu ederrena!
Euli zital zipotza
etzan alperrena,
arrek zasta eta nik
golpe laugarrena,
zas, golpe eta beti
bera azkarrena.
Ikusi nubenian
alperrik lan dena,
esan nuben neregan
danikan onena,
utzitzia egiten
berak naidubena.
................
Oraiņ asnasa lasai
nik artu dezadan,
eta itz abek zuzen
kontatu ditzadan,
zeren argiratzia
gustatutzen zaidan;
baņa nola euliya
setosua baidan,
eskubaren gaņian
aiņ zeguen gaitan...
puntu beltz bat laja ta
egan juan zitzaidan.
|