Etzebillen oker
Iraola, Victoriano
Donostiyatik juantzan
nik ez dakit nora,
baña uste det zala
Leizako ondora,
mirabe bat, beiñ batez
kunplitzera itza,
zeren an egin biar
zuben amaiditza.
Aurretik esana zan
desio zubena,
aurcho arri jartzia
beraren izena.
Danak biar bezela
usatzen zan gisan,
batayua sartu zan
ederki elizan.
Apaizak jarri ditu
inguru berian,
eta zerbait errezo
egiñ ondorian,
diyo: ¿oraiñ zer izen
jarri biar zayo?
orduban amaidiñak
eranzuten diyo,
Koncha, izan derilla
neria bezela.
¿Ez dezu ikusitzen
eziñ litekela?
¿Ez aldezu echian
lenagotik aitu,
orla ez litekela
mutillikan deitu?
Apaizak au eranzun
diyo segiduban,
eta nola isildu
ziraden orduban,
laister artu du itza
gure sakristabak,
eta mentzututzeko
ayen ango trabak,
sudurrari tiriaz
gora gogotikan
diyo: jaunak ez dago
ontan okerrikan.
Neskacharen izena
Koncha baldiñ bada,
mutillarena noski
Koncho izango da.
.................
Jakintsu naiz saritu
zutela ondocho,
baña aurra ez dakit
deitutzen dan Koncho.
|