Etzan lukainka
Iraola, V.
Bi lagun beiñ joan ziran
ostatu batera,
gosari mokadu bat
ustez egitera.
Lukainka mutur bat zan
echiartan zana,
zeñek agindu zuten
ekartzeko dana.
Agertu zanerako
lukainka mayian,
batek laister jarririk
bere platerian,
bakarrikan egiñ zan
bera arren jabe,
bai jaten asi ere
lagunikan gabe.
Bestiak chit arrazoiz
ura ikusirik,
onela esan ziyon:
¿zer pentsatzen dek ik,
nerekiñ ibiltzia
orrela jostatzen,
etzaitalako neri
lukainkik gustatzen?
Asko gustatuko zaik
diyo arrek, baña
etzaik ez gustatuko
iri neri aña.
Jan bazuben lukainka
bakarrikan dena,
etzan mutill lukainka
ura jan zubena.
|