¿Eta galtzak?
Iraola, Victoriano
¿Eta galtzak?
Eskotilla-kaleko
sastreri batera,
baserritar bat galtzak
eragiñ aztera
joantzan, ateratubaz
chapela burutik,
kriyantza onarekin
jarriyaz burutsik.
Esan ziyon desio
zitubela galtzak,
jai aundietarako
oyalezko beltzak,
kondiziyuarekiñ
illetik illera,
zortzi pezeta edo
amar pagatzera.
Sastriak begiratu
ziyon kontu aundiz
burutik oñetara
beiñ edo bi aldiz;
baita erantzun ere
konforme zegola,
itza kunplitzen bazu
gizonak bezela.
Neurriya artu diyo
itz ayek esanta,
eta baserritarra
erdi farrez joan da.
Galtzak egiñ zizkala
itzeko sastriak,
bi illabete ziran
ondocho pasiak,
baña baserritarra
buru gaiztokua,
aztu egiñ zitzayon
amar peztakua,
nonbait eramatia
ill aurrenenguan,
eta gogoratu ez
berriz urrenguan.
Baserritik kalera
zetorren guziyan,
nonbait ala erori
zitzayon graziyan,
zerbait burla moduban
kaliartatikan
maizcho pasatutzen zan
ikustiatikan.
Sastria chit arrazoiz
gogotik keja zan,
eta beregan diyo
pasatutzen bazan
berriz chiripaz ere
aren kaletikan,
lotsatuko zubela
bazuben lotsikan.
Etziran iru egun
pasatu artian,
gure baserritarra
kalia betian,
besuak luzatuta
kale goitik bera
non datorren, ta zapla
sastria atera,
irten ta deitu diyo
oso errabiyan:
-Zu, ¿eta galtzak?
-¿Galtzak?
estucho gerriyan.
|