Esku beltza
Iraola, V.
Gezur gozo batzubek
lengo egunetan
kanpotikan etorri
diran paperetan,
tunbal otsarik gabe
argiratu dira,
sinistu litezkenak
egiyak balira.
Oso dardaratuaz
letu nuen anche
-esatia izu naiz-
esku beltz bat, konche
noh eusjal-erriko
paraje danian,
asi zala zirt zart-ka
kizkaldu naiyian,
chingarra dariyola
biziro indarrez,
eta baster guziyak
urratu biarrez.
Lapartuaz gaņera
echien erdiyak
guazen, iru itz tik lau
antzarakeriyak.
Ez da ezer egirik
ez iņor estutu,
aren gatik baneuzka
milloi bat ezkutu,
ondo pasako nuke
aiņ seguru dakit
probintziyan zartu dan
esku beltza gatik.
..................
..................
Bada beste esku bat
oraiņ urte guchi,
zizkiguna erriko
bide danak ichi,
ura zan onerako
esku posoituba,
ura zan esku gaizto
madarikatuba.
Gaitzerako bakarrik
gu gana zortuba...
ojala infernuban
balego zartuba.
|