Errobiyacua
Iraola, V.
Gabero bi orduban
calian zut-zuta,
otzac patrikeretan
escubac sartuta,
¡ez naiz gaizki egoten
ala fedietan,
balcoyian ia noiz
icusico detan!
Cartaz contatzen dizkit
guztizco moduban
"ni bacarrican maite
naubela munduban,
nere amoriyoa
aiñ fiña dalaco...
eta ezdakit zenbat
gauza onelaco.
Nic berriz tontuonec
icusiric ala
sinisturik aur ura
neretzaco zala
beti erregaliyac
eman eta eman...
¡ez nuben porru charra
orduban eraman!
baña orain contuban
jarrirican dago
ezdala jostatuco
aurrera geiyago.
Argatic esan niyon
asarreturic bart
nerekin egiteco
golpez zirt edo zart.
Au da gastatutzia
alperric chistua,
edo eramatia
besteri chestua.
|