Errikoseme donostiarra. (Donkituak Jose Salaberria jaunari
Iraola, Victoriano
Iñoiz errira sortzen badira
Doakabeak malkoz beterik,
Lagundu naian bere errira
Ez du orduban ezer bererik.
Goiz goiz azaldu nai det argira,
Danboliñaren otsak pozturik
Iri adar-motz bati begira
Gizontasunak oso azturi.
¡¡Emendek!! ¡teink! ¡teink! farrez korrika
Kalerik-kale, ur bat bezala.,
Sokak naiz bota zilipurdika;
Baña billi arren an ala
Farrez, jostatzen edo amilka
¿Zeñek ez daki prestuba dala?