Erri chiki batian
Iraola, V.
Paper bat zintzilikan
letrakiņ beria,
non letzen zan gauza bat
oso chokantia;
odolki ta urdaya
saltzen zan lekuban,
zeņek farrez iruki
ninduben lenguan.
Ara nola zeguen
letretan jarriya:
ĢErositzen dubenak
emen odolkiya,
edo nai balituke
urdaya ta biyak
segiduban jarriko
dizkagu garbiyak,
boina eta abarkak
naiz izan zar-zarrak
danak debalde eta
gaņera mantarrakģ.
Nik ura nubenian
paper artan letu,
ezdakit golpez nola
an ez nintzan lertu.
|