Erremeriyo sanua
Iraola, Victoriano
Gizona ez liteke
denda ontan bizi,
esaten ziyon Pellok
lenguan Andresi.
Tragatu nai dizkitet
biak eta goyak,
zuluetatik sartzen
diran arratoyak.
Zepuak jartzen ditut
Milla modutara,
baña arratoi zarrak
joan nai ezik ara,
iya jan dizkigute
dendan ditugunak,
arratoi lotsagabe
ortza zorrotzdunak;
eziñ libratu degu
ezer ayengandik,
deskuidatzen gerana
laka eramandik.
Iya oso nastutu
dirate buruba....
¿gaur ezdirate ostu
zigarro puruba?
-Fumatzeko?
-Ez dakit
zertarako zuten,
baña ura ere an
eraman ziraten.
Iñoiz desiatzen det
¡au ez da gezurra!
kasikan izaria
arratoi zakurra.
Andres erremeiyo bat
biar nazu eman,
ia tropa zar ori
ezkutatzen dedan.
-Gizona, ori bada
zure keja dana,
laister egingo degu
oyekiko lana.
Urdai azpiko on bat
artzazu lenengo,
eta tronchoka dana
puskatzian ondo,
eraman eta jarri
itzatzu denetan,
arratoyak irteten
diran zuluetan,
eta nola daukaten
pasatzeko traba,
ezta arratoirikan
sartuko dendara.
Ori uste badezu
dala gauza guchi,
gañetikan gaztakiñ
biar dezu ichi.
Erremeyu au Pello
nai badezu artu,
dendan arratoirikan
ez, liteke sartu.
|